XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskararen transmizio linguistikoa Deba Bailarako kanpainaren ardatza.

Ume txiki eta gazteen gurasoei zuzenduta I. AROZENA.

Prentsaurrekoaren une bat.

Euskararen transmizio linguistikoa izango da irailetik urrira Deba Bailara osoan burutuko den kanpaina, baten ardatza atzo, Eibarko Udaletxean egin zen prentsa aurrekoan, Deba Bailarako Udal ordezkariek aditzera eman zutenez.

Kanpaina batez ere ume txiki eta gazteen gurasoei zuzenduta dago.

Helburua gurasoak euskarak senitarteko komunikazio tresna bezala duen garrantziaz kontzientziatzea da, euskarak iraun dezan belaunaldien arteko hizkuntz transmizioa ezinbestekoa bait da atzo prentsaurrekoan azpimarratu zutenez.

Mari Karmen Garmendia, Gasteizko Sozio Linguistika sailaren Idazkari Nagusia eta Deba Garaiko eta Deba Beheko Udaletxe guztietako ordezkari eta zenbait alkatek parte hartu zuten kanpainaren aurkezpen ofizial honetan, Udaletxe guztien artean antolatu eta aurrera aterako bait da ekintza hau.

Kanpaina batez ere ume txiki eta gazteen gurasoei zuzenduta dago.

Helburua gurasoak euskarak senitarteko komunikazio tresna bezala duen garrantziaz kontzientziatzea da, euskarak iraun dezan belaunaldien arteko hizkuntz transmizioa ezinbestekoa bait da atzo prentsaurrekoan azpimarratu zutenez.

Mari Karmen Garmendiak, bere poza eta esker ona azaldu zuen hastear dagoen kanpaina berri honegatik.

Euskalzaletasuna eta abertzaletasuna elkar lanean arituz aurrera aterako da gure hizkuntza, uztarri bakarrean gure hizkuntzak ez duelako aurrera egingo baizik eta elkar ulertze sakonean eta elkar lanean.

Horregatik pozik eta itxaropentsu agertzen naiz Deba bailaran honelako iniziatiba ikustean.

Gurasoei zuzendutako mezua Kanpainak gurasoak oharterazi nahi ditu eskola ez dela nahikoa umeek euskara ezagutu eta komunikazio bezala erabil dezaten.

Eskola etxean egiten denaren osagarri izan behar da, batak ez du zergatik bestea kendu.

Kezkati agertzen naiz egin diren azterketen arabera euskararen ezagutza izugarri zabaldu bada ere, batez ere belaunaldi gazteen artean, bere erabilera ez datorrelako bat ezagutza horrekin, desoreka eta desproportzioa sortuz bi arloen artean.

Eta honek benetan kezkatzen nau, erderaren eragina gure hizkuntzan izugarria delako.

Kontzientzia beharra Xabier Zubizarretak, Arrasateko Alkatea eta Deba Garaiko Mankomunitateko buruak hartu zuen hitza ondoren Euskal kontzientzia bateratu baten beharra aldarrikatuz ideologia ezberdinak egon arren euskararen inguruan denok bildu behar gara eta indarra egin.

Honetaz gain, administrazioak berak ere pauso garrantzitsuagoak eman behar ditu, batez ere lege, erabaki eta irakaskuntza arloetan, eta praktikara eraman.